XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure istorioko herria Goiko Aldapetako Mazustegieta da.

Beheko Aldapetakoa dei zitekeen, berdin da, mendirik altuenaren magalean kokaturik baitago eta gure mendikatez inguratua.

Pinudi artean kokatuta dagoen herriska pobrea da, egun batean hiri bihurtzean amets egin zuen arren, baserri izatean geratua. Herrialde behartsu baten barruan herri lasaia eta pobrea, baina ederra.

Auzoko gehienak zori hobearen bila hiri nagusietara alde eginak ziren.

Sarritan euren hiriko bizitza zein oparo eta zoriontsua zen esanez, eta zein tresna harrigarriak zituzten kontatuz idazten zuten: ez-dakit-zenbat- pulgadatako telebistak, elektrogailu modernoak, erabilera gutxiko beste aparailu elektronikoak, kotxe arinak, eta batzuk, txakurra.